lunes, 30 de enero de 2012

Euskararen Komunitate Birtualak: Nola ehundu harreman-sareak?

Abenduaren 13an antolatutako “Euskal Komunitate birtualak: Nola ehundu harreman sareak” jardunaldiaren inguruko laburpen bat egingo dut. Gai horri buruzko gogoeta egiteko, ehuntze horretan diharduten eragile eta profesional nagusiak hartu zuten parte. Luistxo Fernandez (CodeSyntax), Lontzo Sainz (eitb.com), Maite Goñi (euskaljakintza.com), Lander Arbelaitz (argia.com), Idurre Eskisabel (berria.com), Hasier Etxeberria (zuzeu.com)

Agurtzane Elorduik planteatutako galderen artetik,sareko teknologia berriek ea erraz dezaketen euskaldunen arteko harreman-sareen trinkotzea zen. Mahainguruko partaide guztiek baiezkoa eman zuten. Laburbilduz, egun honetako mintegian azaldu zenaren “sintesitxo”bat egingo dut.

Internet lagundu dezake euskaldunen arteko harremana trinkotzeko, arintzeko. Erraminta honi esker espazioz oso urrun dagoenarekin harreman euki dezakegu. Errazten du behean dagoen pertsonen ahotsa entzuteko. Ez gara goi mailakoak izan behar gure iritzia aldarrikatzeko. Ezagutu ez genituzkeen pertsonak ezagutzen ditugu,alegia. Izan ere, urte asko daramagu euskaldun arteko komunikazioa zabaltzen eta aldarrikatzen.
Izugarrizko aukera da, beraz, leiho bat ireki zaigu. Erronka honeri indarra emateko, hain zuzen.
Bestalde, aipatu beharreko beste ezaugarri bat, euskarak duen egoera interneten da. Ez dauka merkatu komertzialik interneten . Hain gutxi gara euskoldunok, komunitate bat sortzen dugula.
Izan ere, euskaldunok zailtasun batzuk izan ditzakegu komunikabideetan. Euskaraz, ari garenok, testuinguru zaila daukagu. Honek kreatibitate eta originaltasuna eskatzen du. Nahiz eta oztopo edo zailtasun batzuk izan, aspektu onak edo positiboki hartu ditzakegun hainbat ezaugarri daude. Interneteri esker, euskara zabaldu dugu. Teknologia etengabe berrizten doa, aukera berriak euskararen erabilpena zabaltzeko. Norbaitek twitterrean euskaraz erabiltzen badu, baliteke aurrerantzean horrela izatea. Askotan lehen pausu hori eman behar da. Helburua arintzea, ez izatea hizkuntza akademiko hutsa. Normaltasuna bilatzea da erronka nagusiena.
Poblazioaren tarte bat da euskara eta internet (biak) erabiltzen dutenak. Gainera, interneten ez dago hizkuntza txikirik. Interfaza euskaraz izatea ez da helburua, ez da arazoa; baizik eta euskara twitterren erabiltzea.

Finantzaziori dagokionez, euskarazko ziber-hedabideetan ez dela inolako inbertsiorik egiten,azaldu zutn partaide batek. Ez dago ziber-hedabide bat, paperezko edizioa ez duenik, han sartutako publizitatetik bizi direlako. Beraz, administrazioaren laguntza guztiz beharrezkoa da.

Norberak zerbait egiten zailatzen bada, (wikian, euskaraz informazioa igotzen, poliki-poliki “erreibindikatzen” da euskararen presentzia garrantzitsua dela.
Online komunitatean, euskarazko erabiltzaileen soslaia zein den aztertzerakoan honako konklusioetara heldu ziren. Ia kasu guztietan, nerabe gehienak sare sozialetan gaztelera erabiltzen dute,lagunekin komunikatzeko. Erregistro informala erabiltzen den bakoitzean gaztelerara jotzen dute,eta erregistro formalara pasatzen direnean, aldiz, euskara nahiago dute. Horrek zer esan nahi du? Gazte gehienak kalean erabiltzen duten hizkuntza bera sare sozialetan erabiltzen dutela. Kalean,lagunekin euskaraz diharduenak, etxera heltzerakoan eta tuentia zabaltzerakoan, euskarara ere erabiliko du. Beraz, bakoitzak bere aldetik jarri beharko du euskara zabaltzeko eta normaltasun hutsaz erabiltzeko.






ZIBERTESTU BATEN PLANIFIKAZIOA


 
Zibertestu bat egiterakoan aldez aurretik kontuan hartu beharreko hainbat aspektu landu behar ditugu. Testuak beti du eragina egiten dugun produktuan. Zibertestua oinarria bada, edo protagonismo txikia izango duen...Horretarako, erreportaje bat egiterakoan hainbar urrats jarraitu behar ditugu.

Hasteko, gure produktuaren helburua zein den argi euki behar dugu. Hau da, zer esan nahi dugun erreportajearekin eta nola egingo dugun. Xede taldea ere kontuan hartu beharreko hurrengo urratsa da. Norentzat dagoen zuzenduta gure erreportajea. Zein izango dan produktuaren kontsumitzaile edo erabiltzailea.Horrek erabat baldintzatuko ditu hainbat elementu. Ez dugu hizkuntza bera erabiliko erabiltzailea kanpotarra baldin bada edo euskalduna bada. Alegia, erregistro ezberdina aukeratuko dugu, inolako jakin minik ez baldin badauka edo kultura handiko hartzaileentzat bada. Erreportajearen generoa ere dokumentazio lana egiterakoan kontu hartu beharreko aspektua da. Dokumentazio lana egin baino arinago edo bitartean, storyboard bat egiten dugu, istorioaren nondik norakoak zeintzuk izango diren jakitzeko. Off ahotsa,irudiak,giro soinua....zein momentutan eta nola uztartuko dugun erabakitzeko.

Erreportajearen diseinua ere garrantzi handiko beste aspektu bat da. Hau da, erakargarria suertatu behar da ahalik eta hartzaile gehienak erakartzeko. Multiplataforma guztietara heldu behar denez, aukera guztiak izan behar ditu. Azken pausua baina oso garrantzistua dena, edizio da. Une honetan, informazio guztia batu eta storyoarda jarraituz irudiak,bideoak,off ahotsak etab uztartzen dira nahi dugun zentzua emateko eta helburuaren arabera.