lunes, 30 de enero de 2012

ZIBERTESTU BATEN PLANIFIKAZIOA


 
Zibertestu bat egiterakoan aldez aurretik kontuan hartu beharreko hainbat aspektu landu behar ditugu. Testuak beti du eragina egiten dugun produktuan. Zibertestua oinarria bada, edo protagonismo txikia izango duen...Horretarako, erreportaje bat egiterakoan hainbar urrats jarraitu behar ditugu.

Hasteko, gure produktuaren helburua zein den argi euki behar dugu. Hau da, zer esan nahi dugun erreportajearekin eta nola egingo dugun. Xede taldea ere kontuan hartu beharreko hurrengo urratsa da. Norentzat dagoen zuzenduta gure erreportajea. Zein izango dan produktuaren kontsumitzaile edo erabiltzailea.Horrek erabat baldintzatuko ditu hainbat elementu. Ez dugu hizkuntza bera erabiliko erabiltzailea kanpotarra baldin bada edo euskalduna bada. Alegia, erregistro ezberdina aukeratuko dugu, inolako jakin minik ez baldin badauka edo kultura handiko hartzaileentzat bada. Erreportajearen generoa ere dokumentazio lana egiterakoan kontu hartu beharreko aspektua da. Dokumentazio lana egin baino arinago edo bitartean, storyboard bat egiten dugu, istorioaren nondik norakoak zeintzuk izango diren jakitzeko. Off ahotsa,irudiak,giro soinua....zein momentutan eta nola uztartuko dugun erabakitzeko.

Erreportajearen diseinua ere garrantzi handiko beste aspektu bat da. Hau da, erakargarria suertatu behar da ahalik eta hartzaile gehienak erakartzeko. Multiplataforma guztietara heldu behar denez, aukera guztiak izan behar ditu. Azken pausua baina oso garrantzistua dena, edizio da. Une honetan, informazio guztia batu eta storyoarda jarraituz irudiak,bideoak,off ahotsak etab uztartzen dira nahi dugun zentzua emateko eta helburuaren arabera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario