miércoles, 29 de febrero de 2012

Ahozkotasun ereduak


Irailak 11,albistegia


Lehenengo bideo informatibo honetan, irailaren 11n gertatu zen atentatuen irudiak agertzen dira. Generoa baldintzatuta ikusten da eta horregatik kazetaria neutrala izan behar da. Ana Blancok ez du bere iritzia ezta bere sentimenduak agerian utzi behar. Izan ere, euskarara itzuli beharko bagenu, eredu normatibizatzailea erabalitzea erabakaririk onena dela deritzot, eredu estandarra zabaltzeko eta ahalik eta hartzaile gehienengan heltzeko. Alegia, hartzaileen profila hain zabala da, non kazetariaren euskara zuzena izan behar duen.

Fuga de cerebros(4.00-10.00)


Fikziozko bideo honetan ere, eredu normatibizatzailea erabiliko nuke;kaleko jerga erabiltzen dutelako pertsonaiak. Pertsonai guztiak erabiltzen dute euskara zuzena, ijitua izan ezik. Honen hizkera ijituen hizkera dela nabarian uzteko, euskara ez zuzena erabiltzen du.

 

Torrente,el brazo tonto de la ley



Azken bideoa fikziozkoa da. Kasu honetan, euskara batua erabili beharrean, euskalki bat erabiliko nuke eta kasu batzuetan kaleko jerga, momentuaren arabera. Aurreko hiru bideotatik baliteke hau izatea ulertzek zailtasun gehiena daukana. Hau da, eukalkia menperatzen ez duen norbaitek zailtasunak izango ditu pasarte hau ulertzeko.
Pasarte honen itzulpena:


-  Hau da polizixe izetien geuzerik txarrena. Zozer pase arte...  kaka bat da! Pajatxu batzuk eitzen doguz?

 - zer?

- paja batzuk ia eitzen doguzen!

- zuk eta nik?

- ba klaro txo.

- oin?

- benga ... gustu apur bet emoteko da, alkarri. Zuk niri erein eta nik zuri. Tentsiñoa kentzeko baño ezta!Marikonada barik!

-Eztait oin ahalko badaben izen....

- Benga atazak txistue....denporie eitzeko da! Ekarri hona!


lunes, 30 de enero de 2012

Euskararen Komunitate Birtualak: Nola ehundu harreman-sareak?

Abenduaren 13an antolatutako “Euskal Komunitate birtualak: Nola ehundu harreman sareak” jardunaldiaren inguruko laburpen bat egingo dut. Gai horri buruzko gogoeta egiteko, ehuntze horretan diharduten eragile eta profesional nagusiak hartu zuten parte. Luistxo Fernandez (CodeSyntax), Lontzo Sainz (eitb.com), Maite Goñi (euskaljakintza.com), Lander Arbelaitz (argia.com), Idurre Eskisabel (berria.com), Hasier Etxeberria (zuzeu.com)

Agurtzane Elorduik planteatutako galderen artetik,sareko teknologia berriek ea erraz dezaketen euskaldunen arteko harreman-sareen trinkotzea zen. Mahainguruko partaide guztiek baiezkoa eman zuten. Laburbilduz, egun honetako mintegian azaldu zenaren “sintesitxo”bat egingo dut.

Internet lagundu dezake euskaldunen arteko harremana trinkotzeko, arintzeko. Erraminta honi esker espazioz oso urrun dagoenarekin harreman euki dezakegu. Errazten du behean dagoen pertsonen ahotsa entzuteko. Ez gara goi mailakoak izan behar gure iritzia aldarrikatzeko. Ezagutu ez genituzkeen pertsonak ezagutzen ditugu,alegia. Izan ere, urte asko daramagu euskaldun arteko komunikazioa zabaltzen eta aldarrikatzen.
Izugarrizko aukera da, beraz, leiho bat ireki zaigu. Erronka honeri indarra emateko, hain zuzen.
Bestalde, aipatu beharreko beste ezaugarri bat, euskarak duen egoera interneten da. Ez dauka merkatu komertzialik interneten . Hain gutxi gara euskoldunok, komunitate bat sortzen dugula.
Izan ere, euskaldunok zailtasun batzuk izan ditzakegu komunikabideetan. Euskaraz, ari garenok, testuinguru zaila daukagu. Honek kreatibitate eta originaltasuna eskatzen du. Nahiz eta oztopo edo zailtasun batzuk izan, aspektu onak edo positiboki hartu ditzakegun hainbat ezaugarri daude. Interneteri esker, euskara zabaldu dugu. Teknologia etengabe berrizten doa, aukera berriak euskararen erabilpena zabaltzeko. Norbaitek twitterrean euskaraz erabiltzen badu, baliteke aurrerantzean horrela izatea. Askotan lehen pausu hori eman behar da. Helburua arintzea, ez izatea hizkuntza akademiko hutsa. Normaltasuna bilatzea da erronka nagusiena.
Poblazioaren tarte bat da euskara eta internet (biak) erabiltzen dutenak. Gainera, interneten ez dago hizkuntza txikirik. Interfaza euskaraz izatea ez da helburua, ez da arazoa; baizik eta euskara twitterren erabiltzea.

Finantzaziori dagokionez, euskarazko ziber-hedabideetan ez dela inolako inbertsiorik egiten,azaldu zutn partaide batek. Ez dago ziber-hedabide bat, paperezko edizioa ez duenik, han sartutako publizitatetik bizi direlako. Beraz, administrazioaren laguntza guztiz beharrezkoa da.

Norberak zerbait egiten zailatzen bada, (wikian, euskaraz informazioa igotzen, poliki-poliki “erreibindikatzen” da euskararen presentzia garrantzitsua dela.
Online komunitatean, euskarazko erabiltzaileen soslaia zein den aztertzerakoan honako konklusioetara heldu ziren. Ia kasu guztietan, nerabe gehienak sare sozialetan gaztelera erabiltzen dute,lagunekin komunikatzeko. Erregistro informala erabiltzen den bakoitzean gaztelerara jotzen dute,eta erregistro formalara pasatzen direnean, aldiz, euskara nahiago dute. Horrek zer esan nahi du? Gazte gehienak kalean erabiltzen duten hizkuntza bera sare sozialetan erabiltzen dutela. Kalean,lagunekin euskaraz diharduenak, etxera heltzerakoan eta tuentia zabaltzerakoan, euskarara ere erabiliko du. Beraz, bakoitzak bere aldetik jarri beharko du euskara zabaltzeko eta normaltasun hutsaz erabiltzeko.






ZIBERTESTU BATEN PLANIFIKAZIOA


 
Zibertestu bat egiterakoan aldez aurretik kontuan hartu beharreko hainbat aspektu landu behar ditugu. Testuak beti du eragina egiten dugun produktuan. Zibertestua oinarria bada, edo protagonismo txikia izango duen...Horretarako, erreportaje bat egiterakoan hainbar urrats jarraitu behar ditugu.

Hasteko, gure produktuaren helburua zein den argi euki behar dugu. Hau da, zer esan nahi dugun erreportajearekin eta nola egingo dugun. Xede taldea ere kontuan hartu beharreko hurrengo urratsa da. Norentzat dagoen zuzenduta gure erreportajea. Zein izango dan produktuaren kontsumitzaile edo erabiltzailea.Horrek erabat baldintzatuko ditu hainbat elementu. Ez dugu hizkuntza bera erabiliko erabiltzailea kanpotarra baldin bada edo euskalduna bada. Alegia, erregistro ezberdina aukeratuko dugu, inolako jakin minik ez baldin badauka edo kultura handiko hartzaileentzat bada. Erreportajearen generoa ere dokumentazio lana egiterakoan kontu hartu beharreko aspektua da. Dokumentazio lana egin baino arinago edo bitartean, storyboard bat egiten dugu, istorioaren nondik norakoak zeintzuk izango diren jakitzeko. Off ahotsa,irudiak,giro soinua....zein momentutan eta nola uztartuko dugun erabakitzeko.

Erreportajearen diseinua ere garrantzi handiko beste aspektu bat da. Hau da, erakargarria suertatu behar da ahalik eta hartzaile gehienak erakartzeko. Multiplataforma guztietara heldu behar denez, aukera guztiak izan behar ditu. Azken pausua baina oso garrantzistua dena, edizio da. Une honetan, informazio guztia batu eta storyoarda jarraituz irudiak,bideoak,off ahotsak etab uztartzen dira nahi dugun zentzua emateko eta helburuaren arabera.

sábado, 26 de noviembre de 2011

ZELIAKOENTZAKO APLIKAZIOA

Aurrerantzean zeliako guztiak  eguneroko elikagaiak erosteko aukera zabal bat   izango dute; eurentzako menu egoki bat dagoen jatetxe bat aukeratu, edo euren osasunaren inguruko informazioa jaso.



Alcalá unibertsitateko hainbat irakasle eta Madrileko Zeliakoen Asoziazioak (ACM)eta EQUALTER, mugikorrentzako eta osasunarentzako softwarretan espezializatuta dagoen enpresa,mobiCeliac deituriko aplikazio hau garatu dute. 10 astetan mobiCeliac-eko deskargark, 5,000 baino gehiago izan dira.


Aplikazio honen bidez, interesatuta dauden guztiak, ahal izango dute 13500 produktuen zerrenda eduki euren mugikorretan, 500 jatetxe eta hotelak, menu egokiekin eta astero aktualizatzen den aplikazioa da.



domingo, 13 de noviembre de 2011

DEIA EGUNKARIAREN ANALISIA




 
Deia” egunkariaren edizio digitala aztertuko dut. Analisi honen helburua ziber-hedabide hau ulertzea, kazetariei ematen dizkieten aukerak aztertzea eta ziber edukien antolakuntza antzematea da.
Azterketa hau bost sailetan banatuta dago: lehenengoa “onarpen maila eta audientzia”da. Bigarrena, “Informaziorako sabidea”. Hirugarrena, “Eduki informatiboa”.Laugarrena “Interaktibotasuna eta parte-hartzea sustatzeko erramintak” eta azken atala “Ziber-hedabidea hobetzeko proposamenak”.

Hala eta guztiz ere, analisi hau orokorra izango da eta atal guztiak bat egingo dute, laburpen baten bidez.
Audientziari dagokionez, Deia.com webgunea Alexako Traffic Rank izeneko web trafikoko neurgailuan agertzen da. Egunkari honen webgunea globalki 30,292 postuan agertzen da. Nabarmentzekoa da interneten bidez bisitatzen dutenen adinen batezbestekoa, 25-34 urtekoa baita. Izan ere, OJD interaktiba(Oficina de Justificación de la Difusión) delakoan ere agertzen da. Horrela jakin dezakegu erablitzaile bakarren kopurua zenbatekoa dan. Deia.com-en kopurua 637.083 da. Audientziaren kantitateak jakitzeko biderik egokiena horiek izango litzateke, aurreko weguneetara joatea.
Google-en “deia.com” jartzen baldin badugu bilaketa zuzena egiteko, ez dugu sekula horrelako informaziorik lortuko.iber-hedabide honetan,Deia, atal nagusienak honako hauek dira: Bizkaia, Sozietatea, Politika, Aisia eta cultura, Athletic, Iritzia,Blogak, Foroak, eta Hemeroteka. Badaude ere veste azpi atal batzuk, Kirolak,Ekonomia,Mundua,Suplementuak, Zerbitzuak, Espezialak, Multimedia, eta gehien baloratu dena. Web honetan, azalan politikako albisterik garrantzitsuenetarikoak agertzen dira. Behean, gainontzeko albisteak,aldiz.

Nire ustez,atalak oso ondo daude banaturik, segun zein motatako informazioa eskaintzen den leku batean edo bestean jartzen da. Izan ere, informazioaren garrantziagatik dago banatuta.

Gai zehatz bateri buruz zerbait aurkitu nahi baldin baduzu,bilaketak egin daitezke inolako arazorik gabe. Testua idatzi, gero aukera dezakezu non topatu,zein sailetan ( ekonomian, kulturan…)eta azkenik hautatu dezakezu zein herritan egin bilaketa.Hala eta guztiz, pasadan egunetako albisteak bilatu nahi baldin badituzu, goiko partean hemeroteca izeneko atalean klikatu eta berehala, behin data jarriz aurkituko dituzu egun horretako titular guztiak.
Bestalde, badago pdf edizioa erabiltzaileen eskura. Baina ez da doanik,ordaindu beharrekoa baizik,; 12 euro 40 deskarga egiteko. Bonoak ere daude (denboraren araberako bonoak) Hilabetekoa 17€, Hiru hilekoa 39€, sei hilekoa 69€ eta urteko bonoa 110€.

Albisteern autorei erreparatuz, konturatzen gara, kasu batzuetan idazle propioak sinatzen dutela, baina beste kasu batzuetan, aldiz, albiste batzuk Europa Press, EP,Vasco Press eta EFE, agentzien izenpean agertzen dira.

Hizkuntzaren elebitasuna ere nabarmentzekoa da. Oso egunkari gutxik ausartzen dira bi hizkuntzatan argitaratzen.Deiaren kasuan,izatez bi hizkuntza (bai gaztelera bai euskera)erabiltzen dira. Nahiz eta gaztelania nagusitu.
Publizitatea oso protagonismo handia dauka ziber hedabide honetan. Lehenengo bista batean begietara dakorkizuna publizitate eta berri garrantzitsuenak dira. Nik,askotan, arreta gehiago jartzen diot publizitateari,berri propioari baino. Deiaren kasuan, gaur adibidez, dagoen publizitatea, gas naturalena da, internetarena,fibra optikoa,…ez Esan daiteke ez dagoela publizitate koorporatiborik, ez baitute zerikusirik Deia egunkariarekin.
Gainera, RSS zerbitzua eskaintzen du Deia egunkariko webguneak. Horrela,edozein plataforman zaudela ohartu zaitez zer ari den gertatzen munduan edozein momentuan. Izan ere, erregistratzeko aukera ere dago, hórrela edonork konpartitu dezake bere iritzia ezer ere ez ordaindu barik eta blog-an sartu eta idazteko.

Deia egunkariak garrantzi asko ematen dio erabiltzaileen ikuspuntuari. Horregatik “kontaktu” izeneko atal at dago,non edonor daiteke harremanetan egunkariaren erredaktoreekin,bai emailez bai telefonoz.
En DEIA nos importa su punto de vista.Sus opiniones, comentarios y sugerencias son bienvenidos.A partir de ellos, podremos ofrecerle un mejor servicio. Procuraremos responderle a la mayor brevedad.”
Interaktibitatea oso garrantzitsua denez, blogak daude erabiltzaileen eskuetan, foroak eta inkestak euren iritzi eta gustuak zeintzu diren jakitzeko.
.

Deia egunkariaren webgunean ez dago azken orduko albisteentzako atalik. Horrek esan nahi du, albisteeren berri bat dagoen bakoitzean webgunea berritzen dutela eta azalean dagoen guztia azken ordukoa dela. Ez da iaharkituta gelditzen informazioa. Atal multimedia bat dago,www.deia.com/multimedia beheko partean, non eguneko albisteak irudietan agertzen diren. Albiste bakoitzean aukeratu dezakezu erosoago daukazun modalitatea, hau da, bisuala eta testuala. Segun zein aukeratzen duzun protagonismo gehiago ematen zaio testuari edo irudiei.
Izan ere, Espezialak izeneko atal bat du, non albisterik lokalenak eta konkretuak kokatzen diren. Adibidez, Conflicto Vasco,Lotería Navidad, Los Oscar 2010, Targedía en Haíti,Tour Francia...horrelako albisteak,hain zuzen. Ez dira eguneko albisteak, data zehatz batean gertatuko albisteak batzen dira. Adibidez, Alhondiga, edfizio berria denez, horri buruz egindako dokumentala topa dezakezu “Espezialak”deituriko atal honetan. Informazioa aurkitzeko oso atal interesgarria iruditzen zait.



jueves, 27 de octubre de 2011

WEB 2.0ren azalpena


 


Web 2.0 World Wide Webaren eboluzioaren adierazgarria da. Estatikoak ziren webguneetatik eszena global batera igaro gara, non online softwarea multimedia aplikazioak, informazioaren jario handiagoa eskaintzen duten. Horri esker, erabiltzaileen arteko interakzioa handiagoa izatea ahalbidetzen dute. Web 2.0 aplikazio tradizonaletatik, ,azkenengo erabiltzailearentzako oinarrituta  dagoen aplikazioetara  doan trantsizioa da